Santos Gandia

Santos Gandia
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1899ko azaroaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1975eko urriaren 28a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiolontxelista
Musika instrumentuatxeloa

Santos Gandia Lahidalga (Donostia, Gipuzkoa, 1899ko azaroaren 1a - Madril, Espainia, 1975eko urriaren 28a) gipuzkoar biolontxelo-jotzailea izan zen.

Biografia

Donostian eta Madrilen egin zituen Musikako ikasketak. Madrilgo ganbera-orkestraren sortzaileetako bat izan zen, eta Ganbera Hirukotea eratu zuen Nicanor Zabaleta harpa-jotzailearekin eta Manuel Garijo flauta-jotzailearekin batera. 1934. urtean, Trío Clásico Español delakoa eratu zuen Federico Senen biolinistarekin eta Quevedo pianistarekin batera.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267042
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 60539
  • Lur: 02314/eu_g_0606/g0606
  • Wd Datuak: Q12267042