Ricardo Uztarroz

Ricardo Uztarroz
Bizitza
JaiotzaMaule-Lextarre, 1944 (79/80 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Ricardo Uztarroz (Maule-Lextarre, 1944) idazle eta kazetaria da Latinomerikaren prentsan ezaguna.

Biografia

Ricardo Uztarroz zuberotar euskaldunak bigarren mailako ikasketak Saint-Nazaire-ko Artistide Briand lizeoan amaitu zituen eta Bordelen kazetaritza, literatura eta soziologia ikasketak egin zituen. Hedabide desberdinetan lan egin zuen: Presse Océan[1], Liberation eta Agence France-Pressean.[2] 25 urtez, Brasilen eta Perun, berriemaile gisa ibili zen. Beste lanen artean El Salvadorreko azken gerrillaren ofentsibaz, Kolonbiako FARCen aurkako erasoaldiaz eta Bolivian behin eta berriro eragindako krisietaz informatu zuen. Liman bizi zen denbora luzean. Erretreta hartu zuenetik Parisen bizi da eta gerra ez diren gaiei buruz idazten du.

Obra

  • La Véritable histoire de Robinson Crusoë, Flammarion, 2006, 274 or. ISBN 2-08-124612-0.[3]
  • Amazonie, mangeuse d'hommes, Flammarion, 2008, 265 or. ISBN 978-2-08-124631-7 eta 2-08-124631-7.[4]
  • Tour du monde épicurien des vins insolites (Claude Giloisekin batera idatzita), Arthaud, 2010, ISBN 2700303180.[5] Liburu honek Prix de l’oenotouriste saria 2010ean jaso zuen.

Erreferentziak

  1. Daniel Garnier, ean-Charles Cozic, La presse à Nantes: De 1928 à nos jours, 3.liburuki, 328-416 or., Atalante, 2008, (ISBN 2841723976).
  2. Denis Ruellan, Le Professionnalisme du flou, 180-183 or, Presses Universitaires de Grenoble, 1993, (ISBN 2706105038).
  3. https://books.google.es/books?id=lzclIrRshnMC&printsec=frontcover&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false
  4. https://books.google.es/books?id=gqxYUVEJjXUC&printsec=frontcover&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false
  5. https://www.arthaud.fr/tour-du-monde-epicurien-des-vins-insolites/9782700303186

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3430336
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 51826717
  • ISNI: 0000000078361878
  • BNF: 13088308r (data)
  • LCCN: no94035443
  • SUDOC: 119158868
  • Wd Datuak: Q3430336