Parkinson gaixotasuna nerbio-sistema zentralaren neuroendekapenezko gaixotasuna da. Ezin da sendatu, bakarrik arindu daiteke sendagaiak edo neurokirurgia erabiliz. Ezin da aurrezaindu eta denborarekin progresiboa da. Dopamina jariatzen duten neuronen endekapena gertatzen da, mesentzefaloaren oinaldeko gongoiletan, hain zuzen ere, neurona dopaminergikoen % 70 "sustancia nigra" eta nukleo ildaskatua daude. Dopamina garrantzitsua den neurotransmisorea da mugimendua, ibiltzea eta oreka kontrolatzen dituelako.
Parkinsonaren etiologia ez da ezaguna: genetika, metabolismoa, apoptosia, zelulen oxidazioa, ingurugiroko toxikoak, antzinako burmuineko mikrotraumatismoak etab. parte hartzen dutela uste da. Honen diagnostikoa finkatzeko honako ezaugarriak izan behar ditu:
dardarak atsedenean
zurruntasun muskularra
nahitako mugimenduen gutxipena (hipokinesia)
aurpegi espresioaren eza
hiperaktibitate kolinergikoa (sialorrea)
asaldura kognitiboak
Kanpo-estekak
Dardarizoaren gaixotasuna
Dopamina eta Parkinsonen gaixotasuna[Betiko hautsitako esteka]