Muskulu semiespinoso

Muskulu semiespinoso
Irudi gehiago
Xehetasunak
KonponenteakBuruko semiespinosoa
Semiespinoso zebikala
Semiespinoso torazikoa
JatorriaOrno torazikoa
Orno zerbikala
InsertzioaOrno torazikoa
Orno zerbikala
Garondoko goiko eta beheko lerroa
Muskuluaren akzioaEnborraren hedapena
Enborraren biraketa
buru eta lepoaren tolespena
Identifikadoreak
Latinezm. semispinalis
TAA04.3.02.206
FMA22823
Terminologia anatomikoa

Muskulu semiespinosoak bizkarreko muskulu tranbertsoespinosoen parte diren hiru gihar dira: torazikoa, zerbikala eta burukoa.

Muskuluen deskribapen anatomikoa

Buruko muskulu semiespinosoa

Buruko muskulu semiespinosoa lepoaren goi-atzealdean kokatuta dago, azpian muskulu esplenioak, eta albo medialean buruko eta lepo mailako longisimoa dituelarik. Buruko semiespinosoak seigarren orno toraziko eta hirugarren orno zerbikalaren (T5-C3) arteko zeharkako apofisietan dauka jatorria, eta garondoko goiko eta beheko lerroen artean ezartzen da.

Muskulu semiespinoso zerbikala

Muskulu semiespinoso zerbikala seigarren orno torazikoaren eta azken orno zerbikalaren arteko (T6-C7) ornoen zeharkako apofisietan sortzen da, eta seigarren orno torazikoa eta axisaren (T6-C2) arteko ornoen arantza apofisietan ezartzen da. Semiespinoso torazikoa baino lodiagoa da, eta axisarekin loturiko faszikulua luzeena da.

Muskulu semiespinoso torazikoa

Muskulu semiespinosoen artean, meheena da. Muskulu semiespinoso torazikoa seigarren eta hamabigarren orno torazikoen arteko (T6-12) ornoen zeharkako apofisietan sortzen da, eta seigarren orno zerbikalaren eta laugarren orno torazikoaren arteko ornoen arantza apofisietan ezartzen da.

Inerbazioa

Muskulu semiespinosoak maila bereko nerbio espinalen adar dortsalek inerbatzen dituzte.

Odoleztapena

Muskulu semiespinosoak hedadura handia hartzen du, beraz, ez du arteria bakar batek odoleztatzen. Beraz, atzealdeko eta lepoaldeko adar metamerikoek odoleztatzen dute.

Irudi galeria

  • Lepo mailako zeharkako mozketa. Buruko muskulu semiespinosoa ikus daiteke.
    Lepo mailako zeharkako mozketa. Buruko muskulu semiespinosoa ikus daiteke.
  • Bizkarreko muskuluak. Muskulu semiespinosoak gorriz adierazi dira.
    Bizkarreko muskuluak. Muskulu semiespinosoak gorriz adierazi dira.
  • Buruko muskulu semiespinosoa. Animazioa.
    Buruko muskulu semiespinosoa. Animazioa.
  • Buruko muskulu semiespinosoa (besteak beste) disekzioan.
    Buruko muskulu semiespinosoa (besteak beste) disekzioan.
  • Bizkarreko muskuluak.
    Bizkarreko muskuluak.

Bibliografia

  1. Bidaurrazaga, A, Gerrikagoitia, I eta Sarria (2007) Giza anatomiako praktika liburua. Lokomozio-aparatua. Ed. Elhuyar, Usurbil (Gip).
  2. Schünke M. et al (2015). Prometheus. Texto y Atlas de Anatomía. Obra completa (3 vols.) 3ªedición. Ed. Panamericana, Madrid.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7449673
  • Commonscat Multimedia: Semispinalis muscles / Q7449673

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • TA: A04.3.02.206
  • FMA: 22823
  • Wd Datuak: Q7449673
  • Commonscat Multimedia: Semispinalis muscles / Q7449673