Konstantino I.a Eskoziakoa

Konstantino I.a Eskoziakoa

Irudi gehiago
Eskoziako erregea

862ko apirilaren 13a - 877
Donald I.a Eskoziakoa - Aedh Eskoziakoa →
list of kings of the Picts (en) Itzuli

862 - 877
Donald I.a Eskoziakoa - Aedh Eskoziakoa →
Bizitza
Jaiotza836
HeriotzaAtholl (en) Itzuli, 877 (40/41 urte)
Hobiratze lekuaIona
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaKenneth I.a Eskoziakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
ikusi
  • Aedh Eskoziakoa
    Máel Muire ingen Cináeda (en) Itzuli
LeinuaAlpin etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Find a Grave: 8615422 Edit the value on Wikidata

Konstantino I.a Eskoziakoa edo Konstantino MacKenneth (Eskoziako gaeleraz: Còiseam mac Choinnich), (836, Eskozia – 877, Eskozia), Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako hirugarren erregea izan zen.

Biografia

Eskoziako lehen erregea izan zen Kenneth I.aren seme zaharrena zen, 862an bere osaba Donald I.a hiltzean hartu zuen kargua.

Konstantinoren erregealdian bikingoen jarduera asko handitu zen. 865 urtean norvegiar, suediar eta daniarrez osaturiko armada handi batek (Gudaroste Pagano Handiak) Ingalaterrako erresumak konkistatu nahi izan zituen eta aldi berean gizon gutxiko armada txikiek Britainia Handiaren iparraldea eraso zuten. Iparraldeko talde hauen buruzagi ezagunak Amlaíb eta Ívarr (edo Ímar) izan ziren. Hauek 870. urtean Dumbartongo gaztelua setiatu zuten lau hilabetez eta ur hornidura moztu. Gaztelua errenditu egin zen eta altxorrez eta esklaboz beteriko 200 itsasontzirekin itzuli ziren Dublin hiri bikingora.

875ean bikingoek eraso berri bat egin zuten Piktoen lurraldean. Borroka Dollar herriaren inguruan izan zen eta piktoentzat porrot handia izan zen. 877an beste eraso batean Konstantino I.a harrapatu eta exekutatu egin zuten bikingoek. Honen anaia zen Aedh bihurtu zen errege baina urtebete iraun zuen karguan.


Aurrekoa
Donald I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
862877
Ondorengoa
Aedh Eskoziakoa
  • i
  • e
  • a
Alpin etxea (848-1034)
Kenneth I.aDonald I.a • Konstantino I.a • AedhGiricEochaid (dudazkoa) • Donald II.aKostantino II.aMalcom I.aIndulfDubhCuilénAmlaibKenneth II.aKostantino III.aKenneth III.aMalcolm II.a
Dunkeld etxea (1034-1240)Moray etxea (1040-1058)Dunkeld etxea (1058-1286)Fairhair etxea (1286-1290)
MargaritaLehenengo interregnuma
Balliol etxea (1292-1296)
JoanesBigarren interregnuma
Bruce etxea (1306-1371)Estuardo etxea (1371-1707)
Roberto II.aRoberto III.aJakue I.aJakue II.aJakue III.aJakue IV.aJakue V.aMaria I.aJakue VI.a** • Karlos I.a** • Karlos II.a** • Covenanter • Protektoratua • Karlos II.a** • Jakobo VII.a** • Gilen II.a** eta Maria II.a** • Ana**
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q317457
  • Commonscat Multimedia: Constantine I of Scotland / Q317457

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 172788691
  • GND: 101328061X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q317457
  • Commonscat Multimedia: Constantine I of Scotland / Q317457