Irandar rial

Irandar rial
Ezaugarriak
HerrialdeaIran
Nongo eskumenaIran
JaulkitzaileaCentral Bank of Iran (en) Itzuli
Ikurra
Historia
Hasiera1932
Ordezkatzen duirandar kran

Artikulu hau Irango dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rial».

Riala (یال persieran) Irango txanpon ofiziala da. Rial bakoitza 100 Dinarrez osatuta dago, baina rialaren balioa hain baxua denez, gaur egun ez da honen frakziorik kontutan hartzen.

Historia

Riala 1798. urtean ezarri zen txanpon bezala lehenengo aldiz, 1250 dinarrez edo toman baten zortziren batez osatuta. 1825. urtean riala erabiltzeari utzi zioten, eta krana ezarri zuten haren ordez. 1932. urtean, rialak ordeztu zuen krana, baina 100 dinarretan zatituta.

Tomana gaur egun ez da izendapen ofizial bat, baina hitza oraindik oso erabilia da Irango gizartean. Toman deitzen diote 10 rialeko kopuruari. Irandar gehienek gauzen salneurria tomanetan esaten dute; izan ere, produktuen prezioa tomanetan markatu ohi da.

Txanponak

Gaur egun erabiltzen diren txanponak 50, 100, 250 eta 500 rialekoak dira. 5 eta 10 rialeko txanponek legezko erabilera dute, baina ez dira zabalduak.

Diru-paperak

Gaur egun legezko erabilera duten diru-paperak hauek dira: 100, 200, 500, 1.000, 2.000, 5.000, 10.000 eta 20.000 rialekoak dira. Hau da, balio handieneko diru-paperak 2 euro baina gutxiagoko balioa du.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q188608
  • Commonscat Multimedia: Money of Iran / Q188608

  • Wd Datuak: Q188608
  • Commonscat Multimedia: Money of Iran / Q188608
  • i
  • e
  • a
Diru-ikurrak
Zirkulazioan
฿ · B/. · Br · ₵ · ¢ · C$ · ₡ · ден. · ₫ · ֏ · € · ƒ · Ft · · ₲ · ₴ · Kč · ₭ · · · L / E · £ / ₤ · лв. · ₦ · ₱ · · · R · ﷼ · ៛ · RM · Rp · RSD/РСД ·  ·  · S/ · ৳ · R$ · $ · S {\displaystyle \mathrm {S} \!\!\!\Vert }  ·  · ₸ · ₮ ·  · VT ·  · ¥ ·
Historikoak
 · ₢ · ₰ · DM ·  ·  ·  · I/. · Kčs · Lm · ℳ · ₥ ·  · ℛℳ · Sk · Antzinako shekel ·