Brian Currin

Brian Currin

(2010)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza1950eko irailaren 20a (73 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua

Brian Currin (1950eko irailaren 20a - ) apartheidaren aurka borroka egin zuen abokatu zuri hegoafrikarra da. Bere herriko Bakearen eta Berradiskidetzearen Komisioaren sorreran parte hartu zuen.

Nazioarteko gatazka zenbait konpontzeko bitartekari gisa lan egiten du, eta egun Euskal Herrian ere ari da.

Biografia

1977tik 1987ra abokatu lanean jardun zuen Pretorian, batez ere lanaren eremuan nahiz eskubide zibil eta giza eskubideenean. 1987an Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Elkargo Nazionala sortu zuen eta zortzi urtez bere presidentea izan zen. Azken urteetan gatazketako bitartekaritzan eta transformazio instituzionalean aritu da eta bulegoa Johannesburgon du.

1994an Nelson Mandela Hegoafrikako presidenteak kartzelen gaineko batzorde baten ardura hartzeko eta horren ondorioz Bakearen eta Berradiskidetzearen Komisioaren sorreran lan egiteko eskatu zion.

Beste gatazka batzuetan

Sri Lanka, Ruanda eta Ekialde Hurbilean lan egin izan du, leku horietan bizi dituzten gatazkak konpondu nahian.

Ipar Irlandan Sententzien Berrikuspenen Batzordeko buruetakoa izan da[1]. 2000n Port an Dúnáin (Portadown) hirian urtero eztabaida sutsua sortzen duten ibilaldien gaineko bitartekari neutrala bilakatu zen; Orangeko Ordenak Garbhachaidh (en Garvaghy) gehienbat errepublikarra den auzotik pasatu nahi izateak sortzen duen gatazka gordina izaten da. 2001eko abenduan bere lana utzi zuen, hiriko orangezaleek batzordean parte hartzeari uko egin ziotenean[2].

Euskal Herrian

Irlandako mugimendu errepublikarrarekin izan dituen harremanek erraztuta Euskal Herrian bizi den gatazkari irtenbide demokratikoak bilatzeko lanetan inplikatu da azken denboretan. 2010eko martxoan Bruselako Adierazpena aurkeztu zuen lagun talde handi eta esanguratsuaren izenean[3]; nazioartean oso ezagunak diren 21 lagunek (haien artean lau Bakearen Nobel Saridun: Frederik de Klerk, Desmond Tutu, John Hume eta Mary Robinson) ETAri su-eten iraunkorra eta egiaztatzeko modukoa eskatzen zioten eta Espainiako Gobernuari tamainako erantzuna.

Horren ostean ere eragile garrantzitsu askorekin bildu da[4].

Erreferentziak

  1. Pen Pictures Batzordearen webgunean.
  2. Port an Dúnáingo gatazkako datu gakoak, Ipar Irlandako BBC.
  3. Adierazpenaren aurkezpena[Betiko hautsitako esteka] Berrian.
  4. Jesus Egiguren eta Currinen arteko kontaktuen berri El Paísen.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brian Currin Aldatu lotura Wikidatan
  • Brian Currin: "Euskal Herrira bakea ekartzen laguntzen badut, nazioarteari diogun zorraren zati bat kitatuko dut" elkarrizketa irakurri Argian.
  • (Ingelesez) Brian Currinen soslaia South Africa History Archive delakoan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3755412
  • Commonscat Multimedia: Brian Currin / Q3755412

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 46345486
  • LCCN: no95029380
  • Wd Datuak: Q3755412
  • Commonscat Multimedia: Brian Currin / Q3755412